XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Buenos Airesko
- Neronek ere parte hartu nuen teatru-kontzertu batean, nire zortzikoak kantatuz, eta Gernikako Arbola kantatu nuenean, jendeak negar egiten zuen bihotz-ikaraz.
- Kontzertua eta diru-biltzeen artean 2.000 peso inguru osatu nituen.
- Anjela neure emazteak, ez joateko erregu egiten zidan, diru horrekin geronen
- Baina ni ezin nintzen egon.
- Euskalerriak deitzen ninduen oihuka bizian eta nik joan beharra neukan euskaldunen berotasun hura hoztu ez zedin eta lo zeuden anaiak esna zitezen.
- Nire familia ez nuen gehiago ikusi.
- Mercedes-en izan genuen azken agurra.
- Ni Buenos Airesen ontziratu nintzen barku frantses batean 1877-garren urtean.
- Bordelen lurreratu nintzen urte bereko Urriaren 20-an eta berehala Hendaiara jo nuen.
- Hantxe kantatu nuen Gipuzkoako mendiei begira:
GALDERA.- Zenbat urte egin zenituen Ameriketan eta nolako harrera egin zizun Euskalerriak, berriro zure oinak sorterrian jartzean?.
ERANTZUNA.- Hemeretzi urte egin nituen Ameriketako lurretan eta honerakoan nonnahi egin zidaten abegi ona, Urretxun, Tolosan, Donostian, Gasteizen eta Bilbon....